XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori du izenburutzat, baina ezta egilearen eskuz idatzia.

Kartulina azalez kuaderno gisa jarria da. 21x15,5 zm.; 80 orrialde.

Pergamino larruz enkuadernatutako liburuxka.

Hemen ere, izenburuak eztu egilearen letra.15 x 10, 5 zm.; 78 orrialde.

III. Izenbururik gabeko liburuxka, baina besteak bezala, fraseologiaz da. Pergamino larruz enkuadernatua. 14, 5x10 zm.; 68 orrialde.

Hiru liburuxkok, Aita Jose Ramon Egillor jaunari esker, Euskaltzaindiko Azkue Bibliotekan serokopiatzeko aukera izan dugu.

Eta, horiekin batean, laugarren liburuxka bat ere bai, gazteleraz idatzia, bere azalean deritzana (12 x 9, 5 zm. neurriz, 12 orrialde dituena), egilearen bizitzaz ematen dituen agiriegatik.

Lana irakurtzeaz, ez dago zalantzarik Aita Larramendiren gramatika eta hiztegia erabili zituela, baina ez beti.

Inoiz agertzen dira Larramendik jaso gabeko hitzak ere eta, egileak berak igarri gabe, bizkaiko aditz formak ere sartzen ditu.

Larramendiri jaramon egin zion adibideak lehen liburuxkan bertan aurkituko ditugu.

Adibidez, hara zer dion 16. orrialdean: .

72tik 75. orrialdera bitartean euskarari buruzko zenbait eritzi ematen ditu eta bertan egiten duen aipamen batean honako hau aitortzen du: .

Larramendiri beti jarraituko ez dion adibidea ordea, lehen liburuxka beraren 9. orrialdean agertuko digu: .

Eta, 74. orrialdean eritzi bera berriz agertuko du.

Liburuxka horien helburua zer zen ere argi azaltzen du bere esaldi batean: .